Protesiak

Protesiak

Galdutako piezak ordezkatzeaz arduratzen den odontologiako adarra da. Protesi arruntak edo inplante gaineko protesiak ezartzea izan ohi da bere lana.

Protesi arrunta: 3 mota daude.

– Protesi erauzgarriak: gaixoak protesia kendu behar du otordu bakoitzaren ondoren, garbitzeko. Osoak edo partzialak izan daitezke.

– Protesi finkoa: protesi honen bitartez, galdutako piezak modu finko batez berreskuratzen ditugu. Gaixoak ezin ditu protesiak kendu, pieza horiek zementatu egin ohi direlako. Zubiak (pieza bat baino gehiagokoak) edo koroak (banakako piezak) izan daitezke.

– Protesi mistoa: aho berean lehen aipatutako 2 protesi motak erabiltzen direnean.

– Inplanteen gaineko protesiak: inplanteak hortzen sustraien ordez jartzen dira, eta, hartara, protesiari eusten diote. Kasu honetan ere finkoak edo erauzgarriak eta osoak edo partzialak izan daitezke.

 

Inplanteen gaineko protesien abantailak hauek dira:

Protesi osoei edo partzialei bikain heltzen diete, protesiari bere lekuan eusten baitiote beti eta oso janari gutxi sartzen zaie azpian, eta, beraz, pazienteari erosotasuna eta segurtasuna ematen diote.

Protesi finkoa: galdutako piezak berreskuratzeko ez daukagu ondokoak prestatu beharrik, galdutako piezak baino ez baitira ordezkatzen. Mutur libre berriak era finkoan jar ditzakegu, eta hori ezinezkoa da protesi arruntekin; izan ere, horiei eusteko pieza bana behar dugu aurrean eta atzean.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies