Baliabide teknikoak

Baliabide teknikoak

– Erradiodiagnosi digitala: Gure kontsultako  aho barruko erradiología ekipoa teknologi berriei egokitua dago, erradiovisiografia erabiltzen dugu.  Egokitzapen honekin erradiazioa %90 murrizten dugu eta irudiaren erresoluzioa eta kontserbazioa hobetzen dugu.

– Prestazio handiko tresneria erabiltzen dugu (argi hotzeko zirkuituak, bibraziorik gabeko turbinak, ultrasoinu bidezko tartrektomia zundak….) zehaztasun handiko lanak egiteko.

– Lanerako eserleku ergonomikoa dugu, era guztietako aho tratamenduak egiteko beharrezkoa den teknologiarekin.

Esterilizazio Zikloa:

Tresneria esterilizatzea hainbat fase eskatzen ditu prozesuaren eraginkortasuna bermatzeko.

– Desinfektatzea 

– Eskuzko garbiket

– Lehortzea eta Lubrifikazioa

– Poltsetan sartzea

– Esterilizatzea: Tresnerian aurki litezkeen  mikroorganismo kutsatzaile guztiak (patogenoak eta ez patogenoak) suntsitzen ditu.  Esterilizatzaile seguruena autoclavea da. Tresnak  tenperatura altuan dagoen ur bapore eta presiotan jartzen ditu.

– Esterilizatze prozesuaren kontrola

– Biltegiratzea  

Nazioarteko araudiari jarraiki  I.Plazaola Hortz klinikan egunero erabiltzen dugu autoclavea tresneria  eta fluido biologikoz kutsatutako  edozein objektu esterilizatzeko.

I.Plazaola hortz klinikan erabiltzen dugun Autoclavea azken generaziokoa da  EURONDA 9B eta ziklo guztien erregistroa eramaten du, ongi egin dela ziurtatzeko.

Honezaz guztiaz gain,  I.Plazaola Hortz klinikan merkatuan dagoen erabilera bakarreko material sanitarioa erabiltzen dugu:  orratzak,  txistu tutuak,  anestesia  monodosiak eta tresna zerrenda luze bat.

Aldiro lanerako ekipoa eta gainak desinfektatzen ditugu, horretarako prestaturik dauden soluzioekin.  Lan  ekipoa,  hodiak, deposituak eta lan gelan kutsatuak egon litezkeen gain guztiak desinfektatzen ditugu.

Barrera teknikak: I.Plazaola Hortz klinikako langileok eskularruak,  betaurrekoak,  maskarak eta uniforme estandarizatuak erabiltzen ditugu.  Gure segurtasuna, zure segurtasuna da.

Hondakinen tratamendu egokia: objektu zorrotzak eta biologikoki kutsatutako produktu guztiak jasotzeko ontzi bereziak erabiltzen ditugu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies