Tratamientos

“ Ofrecemos los tratamientos más adecuados en cada caso"

dsgfasdfasdfasdfasd

Baliabide teknikoak
– Erradiodiagnosi digitala: Gure kontsultako  aho barruko erradiología ekipoa teknologi berriei egokitua dago, erradiovisiografia erabiltzen dugu.  Egokitzapen honekin erradiazioa %90 murrizten dugu eta irudiaren erresoluzioa eta kontserbazioa hobetzen dugu. – Prestazio handiko tresneria erabiltzen dugu (argi hotzeko zirkuituak, bibraziorik gabeko turbinak, ultrasoinu bidezko tartrektomia zundak….) zehaztasun handiko lanak egiteko. – Lanerako eserleku ergonomikoa dugu, era guztietako aho tratamenduak egiteko beharrezkoa den teknologiarekin. Esterilizazio Zikloa: Tresneria esterilizatzea hainbat fase eskatzen ditu prozesuaren eraginkortasuna bermatzeko. – Desinfektatzea  – Eskuzko garbiket – Lehortzea eta Lubrifikazioa – Poltsetan sartzea – Esterilizatzea: Tresnerian aurki litezkeen  mikroorganismo kutsatzaile guztiak (patogenoak eta ez patogenoak) suntsitzen ditu.  Esterilizatzaile seguruena autoclavea da. Tresnak  tenperatura altuan dagoen ur bapore eta presiotan jartzen ditu. – Esterilizatze prozesuaren kontrola – Biltegiratzea   Nazioarteko araudiari jarraiki  I.Plazaola Hortz klinikan egunero erabiltzen dugu autoclavea tresneria  eta fluido biologikoz kutsatutako  edozein objektu esterilizatzeko. I.Plazaola hortz klinikan erabiltzen dugun Autoclavea azken generaziokoa da  EURONDA 9B eta ziklo guztien erregistroa eramaten du, ongi egin dela ziurtatzeko. Honezaz guztiaz gain,  I.Plazaola Hortz klinikan merkatuan dagoen erabilera bakarreko material sanitarioa erabiltzen dugu:  orratzak,  txistu tutuak,  anestesia  monodosiak eta tresna zerrenda luze bat. Aldiro lanerako ekipoa eta gainak desinfektatzen ditugu, horretarako prestaturik dauden soluzioekin.  Lan  ekipoa,  hodiak, deposituak eta lan gelan kutsatuak egon litezkeen gain guztiak desinfektatzen ditugu. Barrera teknikak: I.Plazaola Hortz klinikako langileok eskularruak,  betaurrekoak,  maskarak eta uniforme estandarizatuak erabiltzen ditugu.  Gure segurtasuna, zure segurtasuna da. Hondakinen tratamendu egokia: objektu zorrotzak eta biologikoki kutsatutako produktu guztiak jasotzeko ontzi bereziak erabiltzen...
Gehiago
Implanteak
Hortz implante bat kirurjikoki maxilarrean jartzen den titaniozko tornillo bat da. Galdutako hortzaren sustraiaren funtzio bera egiten du. Normalean dentista konsultan eta anestesia lokalarekin jartzen dira.  Orokorrean post-ebakuntza suabea izaten da, min gutxirekin.  
Gehiago
Ortodontzia
Oklusioaren garapena eta bere zuzenketa aztertzen duen odontologiaren arloa da. -Braket bidezko ortodontzia: hotzak zuzentzeko merkatuan dugun teknika efektiboena da, guk erabiltzen ditugun braketak tratamendu denbora eta aho barruko zauriak murrizten dituzte. – Aparatu miofuntzionalak: ezpain, mingain eta aho  masailaren indarra erabiliz hortzak era egokian koka daitezen laguntzen duten aparatuak dira. Tratamendu hauek haurretan dira batez ere efektiboak garapena era egokian eman dadin laguntzen baitute. – Ferula transparenteen bidezko ortodontzia: mugimendu txikiak zuzentzeko erabiltzen ditugu batez ere lehen ortodontzia tradizionala eraman eta gerora berriz ere hortzak okertu zaizkien pazienteentzat izaten da...
Gehiago
Periodontzia
Hortzen soportea mantentzea helburu duen odontolgiaren  arloa da .Entzia, ligamentuak eta hezurrak egiten dute lan hori eta hoiek mantentzeko bi eratako tratamenduak ditugu . konserbadoreak eta reparadoreak. Konserbadoreak:  – Profilaxia – Raspaje eta kuretajea – Kirurgia periodontala Reparadoreak:  – Kirurgia rejeneratzailea: galdutako  hezurra berriz ere lortzeko teknika ezberdinak erabiltze ditugu. -Kirurgia muko ginginbala: galdu dugun entzia berriz ere lortzeko tratamenduak dira, horretarako era desberdineko autoinjertoak e giten ditugu....
Gehiago
Odontologia Orokorra
Hortzen konponketa eta konserbazioa  lantzen dituen odontologiaren arloa da, horretarako ondoko tratamenduak egiten ditugu: – Obturazioak – Rekonstrukzioak – Endodontzia
Gehiago
Protesiak
Galdutako piezak ordezkatzeaz arduratzen den odontologiako adarra da. Protesi arruntak edo inplante gaineko protesiak ezartzea izan ohi da bere lana. Protesi arrunta: 3 mota daude. – Protesi erauzgarriak: gaixoak protesia kendu behar du otordu bakoitzaren ondoren, garbitzeko. Osoak edo partzialak izan daitezke. – Protesi finkoa: protesi honen bitartez, galdutako piezak modu finko batez berreskuratzen ditugu. Gaixoak ezin ditu protesiak kendu, pieza horiek zementatu egin ohi direlako. Zubiak (pieza bat baino gehiagokoak) edo koroak (banakako piezak) izan daitezke. – Protesi mistoa: aho berean lehen aipatutako 2 protesi motak erabiltzen direnean. – Inplanteen gaineko protesiak: inplanteak hortzen sustraien ordez jartzen dira, eta, hartara, protesiari eusten diote. Kasu honetan ere finkoak edo erauzgarriak eta osoak edo partzialak izan daitezke.   Inplanteen gaineko protesien abantailak hauek dira: Protesi osoei edo partzialei bikain heltzen diete, protesiari bere lekuan eusten baitiote beti eta oso janari gutxi sartzen zaie azpian, eta, beraz, pazienteari erosotasuna eta segurtasuna ematen diote. Protesi finkoa: galdutako piezak berreskuratzeko ez daukagu ondokoak prestatu beharrik, galdutako piezak baino ez baitira ordezkatzen. Mutur libre berriak era finkoan jar ditzakegu, eta hori ezinezkoa da protesi arruntekin; izan ere, horiei eusteko pieza bana behar dugu aurrean eta...
Gehiago

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies